XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gentzibiosa eta abar luze bat.

Disakaridoen eta trisakaridoen egiturak determinatzeko, hidrolisi selektibo eta partzialak erabiltzen dira batez ere.

POLISAKARIDOAK

100-dik 90000 unitate monosakaridoz osoturik daude.

Monosakarido bakar batez osotuta daudenean, monopolisakaridoak ditugu, eta zenbaitez osoturik daudenean, heteropolisakaridoak.

ALMIDOIA

D-glukosazko homopolimero bat da.

Prezipitazio frakzionatuz, bi frakzio lortzen dira: frakzio mikrokristalino bat, amilosa, eta frakzio amorfo bat, amilopektina.

Amilosa lineala da, eta egitura espiralaren bidez, iodoa absorbatzen du, kolore urdin bizia emanik (almidoiaren erreakzio berezia).

Amilopektina, aldiz, adarkatua da, eta ez du horrenbeste iodorik absorbatzen.